2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI

ULYSSES MOORE: DENBORAREN ATEA



 PIERDOMENICO BACCALARIO


Hiru neska-mutiko,Jason,Julia eta Rick, abentura irrikaz. Itsaslabarraren ertz-ertzeko etxea, giltzaz itxitako gela misteriotsuz betea.
Armairu atzean ezkutaturiko atea, inola ere irekitzerik ez dagoena.
Baina neska-mutikoek ireki egin nahi dute kosta ala kosta.


5 iruzkin:

  1. Guri liburu hau oso interesgarria iruditu zaigu abentura politak dituztelako liburuko protagonista nagusiek: Jasonek, Juliak eta Rickek. Liburu hau irakurriz gero, bildumako besteak irakurtzeko gogoa ere izango duzu.
    Liburu hau edozein abenturazaleri gomendatuko genioke.
    Ekain Esteban eta Jon Ander Iturrioz

    ErantzunEzabatu
  2. Abentura eta misteriozko istorioak gustuko badituzu, liburu hau ongi dago, ulertzen eta irakurtzen erraza da, eta gainera, kapitulu ez oso luzeak ditu, eta horrek asko laguntzen du irakurketa errazten. Istorio aldetik, ongi idatzita eta ipuin polita kontatzen du. Momenturo, enigma berriak agertzen dira eta protagonisten abenturak kontatzen ditu. Ez dago gaizki liburua, baina hasieratik erdialdera arte aspergarria egiten da, nahiz eta ondoren ipuin polita kontatu. Baina hasiera irakurtzea garratzitsua da liburu guztia ulertzeko.

    Emel Samuilova 2A

    ErantzunEzabatu
  3. Liburu hau asko gustatu zait,interesgarria delako eta niri abenturazko liburuak gustatzen zaizkidalakio. Niri bezala abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizue,liburu hau gomendatzen dizuet.Nire estiloko liburua izateaz gain, irakurtzeko erraza eta ulertzeko ez du zailtasunik.Liburuak amaierarik ez duenez, bildumako besteak ere irakurtzeko gogoa eman dit. Hau guztia esanik, liburua irakurtzera animatzen zaituztet.


    Unai Larrea 2B

    ErantzunEzabatu
  4. Istotioan zehar gauza interesgarri asko agertzen dira; adibidez, mezu sekretuak,liburu zaharrak,pasabide abandonatuak...Baina hasiera ez zait asko gustatu,pixka bat aspergarria iruditu zaidalako. Gainera,liburuko zati batzuk ez ditut oso ondo ulertu. Pertsonaiak abenturazaleak dira, eta misterioak argitu nahi dituzte. Abenturazko istorioak gustatzen bazaizkizu liburu hau gustatuko zaizu,baina arretaz irakurri beharko duzu.

    Alex Maiza 2A

    ErantzunEzabatu
  5. Niri liburu hau asko gustatu zait misteriozkoa delako eta abentura politak bizitzen dituztelako.Liburua Ondo idatzita dato eta nik gire adinekoei gomendatuko nieke

    Eneko Murua 2.B

    ErantzunEzabatu