2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI

EZEKIEL NORAEZEAN, Jasone Osoro




Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak...

13 iruzkin:

  1. Liburu hau bestea baino gehiago gustatu zait. Bere aitarekin adiskidetzen delako nahiz eta hasieran ez oso ondo iruditu bere aitaren itzulera, baita lagunatasunaren araberakoagatik ere, lehenengo liburuan baino elkartuagoak daude eta horretaz konturatzen zara, adibidez, lagun bati festa handi bat antolatu nahi die berak ezertxo ere jakin gabe. Beste alde batetik ez zait gustatu neska batek pertsonaiarekiko eduki duen jarrera. Jende askori gomendatuko nioke liburu hau.
    Aiora 2A(2015-16)

    ErantzunEzabatu
  2. Liburua asko gustatu zait oso interesgarria delako.Horrelako gauzak gertatzen dira baina oso gogorra da ,aitak familia abandonaturik uztea eta gero etortzea beste emazte eta alaba batekin.Gainera Ezekielek eta Elenak beraien erlazioa bertan bera uzten dute eta Leon eta Elena bikote gisa hasten dira. Gure adinekoei gomendatuko nieke.Igor Agirre 2.A (15-16)

    ErantzunEzabatu
  3. Niri Jasone Osororen liburu hau asko gustatu zait. Izan ere gure adineko jendeari gertatzen zaizkion bizipenak bizitzen ditu protagonistak eta horregatik oso gertukoak egin zaizkit pertsonaiak eta egoerak. Maitasunari buruz egiten du eta baita familiari eta adiskidetasunari buruz ere.

    Irati Iturbe

    ErantzunEzabatu
  4. Niri asko gustatu zait Jasone Osororen liburu hau, beti hurrengo kapitulua irakurtzeko gogoz uzten duelako eta nahiko erraza delako ulertzea. Nik liburu hau nerabeentzako gomendatzen dut gehienbat, protagonisten gorputzean sartzea errazagoa baita. Esan beharra dago komenigarria dela hau irakurri aurretik Ezekiel liburua irakurtzea, bere jarraipena baita eta lotura handia baitu.

    Igor Yugueros

    ErantzunEzabatu
  5. Liburu hau oso gomendagarria da, niri asko gustatu zait historioa eta 3. liburua irakurtzea gustatuko litzaidake, 12-13 urtekoei aholkatzen diet.
    Ander Murua 2A

    ErantzunEzabatu
  6. Nik "Ezekiel" liburua irakurtzea gomendatuko nuke. Irakurtzeko erreza da eta horrezgain oso interesgarria. Liburu hau asko gustatu zait, batez ere gure adinean pasatzen diren gauzetaz hitz egiten delako. Anne Agirre 2-C.

    ErantzunEzabatu
  7. Niri Ezekiel Noraezean libua asko gustatu zait alde batetik errez ulertzen delako eta kapitulu bat bukatu eta gehiago irakurtzeko gogoa sortzen zaizulako.
    Eta beste aldetik asko gustatu zait ohartzeko balio duelako gauzak baloratu egin behar direla eta pertsona bat ezagutu baino lehen ezin dela esan pertsona bat nolakoa den. Irati Gorostidi. 2-A

    ErantzunEzabatu
  8. Liburu hau asko gustatu zait, baina amaiera aldatuko nioke. Ez nuen amaiera hori espero, emozio gehiagoko zerbait espero nuen.
    Liburu hau irakurri baino lehen, gomendagarria da lehenengo liburua irakurtzea honen jarraipena ulertu ahal izateko. Nire iritziz liburu hau gure adineko pertsonentzat egina dago, irakurtzeko erraza eta etaentretenigarria delako. Amalur Beloki 2-B

    ErantzunEzabatu
  9. Niri liburu hau asko gustatu zait eta irakurtzea gomendatuko nuke, gure adinean gerta daitezken gertakizuak kontatzen dituelako eta gainera oso ulerterraza eta interesgarria delako. Eneritz Agirre 2-B

    ErantzunEzabatu
  10. Niri liburu hau asko gustatu zait baina aukeratzekotan lehenengoa aukeratuko nuke istorio honek intriga baduelako baina lehenengoak gehiago.Liburu hau asko gomendatuko nuke baina behar beharrezkoa da lehenik, lehenengo liburua irakurtzea.
    Jon Zabala 2B

    ErantzunEzabatu
  11. Niri luburun hau asko gustatu zait.
    Lehenengo baina gehiago gustatu ziat, sorpresa asko baitaude, Adibidez bere aitaren itzulerarena. Luburu hau irakurtzet gomendatuko nuke gure edadean gertatzen diren goraberak kontatzen dituelako.
    Oihanen Sarasola 2A

    ErantzunEzabatu
  12. Niri liburu hau asko gustatu zait batez ere Ezekielek bukaeran aita onartzen duela hainbeste denbora ikusi gabe egon eta gero.Nik liburu hau gomendatuko nuke oso erraz irakurri eta ulertzen delako.
    Joseba Rojas 2A

    ErantzunEzabatu
  13. Liburu hau, gaztedian gertatzen diren kontuen barne doa.Asko gustatu zait baina pena hirugarren libururik ez egotea. Bi liburuetan bukaeran intrigarekin geratzen zara eta horrelako historio gehiago irakurriko nituzke. Liburu hau edozeini gomendatuko nioke.
    Aisha Etxeberria 2A

    ErantzunEzabatu