2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI


Michael Morpurgo: Kensukeren mundua


Duten guztia saldu eta belaontzi bat erosi du Michaelen aitak, munduari bira emateko asmoz. Ozeano Barea zeharkatzen ari direla, gau ekaiztsu batean, Michael kareletik behera erori da. Hurrengo goizean hondartza batean esnatu da, uharte jendegabe batean. Robinson Crusoeren antzera bizi beharko du uhartean, baina laster konturatuko da ez dagoela bakarrik, agure japoniar bat prest dagoela bera babesteko.
Abentura nagusi den liburu honetan adiskidetasuna lantzen da. Ilustrazioek irakurketa errazten dute, azkar batean amaitzen den liburu horietakoa baita.

3 iruzkin:

  1. Niri liburu hau asko gustatu zait gehienbat erraz irakurtzen delako.Nik liburu hau gure adinekoei gomendatuko nieke´
    Joseba Rojas(2A)

    ErantzunEzabatu
  2. Niri, liburu hau, asko gustatu zait. Intriga puntu bat du eta eta gehienbat erraz irakurtzen da. Gehien gustatu zaidan zatia edo pasartea, hiltzaileak etortzen direna da. Arrazoi hauengatik asko gustatu zait eta liburu hau nere adinekoei gomendatuko nieke.

    Jon Zabala (2B)

    ErantzunEzabatu
  3. Niri liburu hau asko gustatu zait, nahiko erraz irakurtzen da eta nahiko motza ere bada.Nik liburu hau 10 urtetik gorakoei gomendatuko nieke.
    Shahzadi Waris (2B)

    ErantzunEzabatu