Hiru neska-mutiko, Jason, Julia eta Rick, abentura irrikaz...
Itsaslabarraren ertz-ertzeko etxea, gela misteriotsuz betea...
Irekitzen den atea...
Altxorra eskutatzen duen mapa misteriotsua...
Liburu hau gustatu bazaizu, ez galdu Jason, Julia eta Rick lagunen beste abentura hau. Denboraren atea.
Itsaslabarraren ertz-ertzeko etxea, gela misteriotsuz betea...
Irekitzen den atea...
Altxorra eskutatzen duen mapa misteriotsua...
Liburu hau gustatu bazaizu, ez galdu Jason, Julia eta Rick lagunen beste abentura hau. Denboraren atea.
Denboraren Atearen bigarren zatia da, liburu hau ere interesgarria da abentura eta misteriozko ipuinak gustatzen zaizkienentzat. Nobela polita da, baina batzuetan astuna egiten da, gehien bat, hasieran, baina erdialdetik aurrera, aintzinako Egiptoko garaian gertatzen da zatia oso interesgarria egiten da , abentura akzioz eta tentsioz beteta dagoelako. Gainera, kapitulu motzak ditu eta ez da hain zaila irakurtzeko. Lehenengo liburuan hainbesteko garrantzia ez duten pertsonaiek, adibidez Oblivia Newtonek edota Manfredek,bere gidariak, garrantzia handiagoa dute.
ErantzunEzabatuEmel Samuilova 2A
Liburu hau, Denboraren atearen bigarren atala da. Abenturazko liburu bat da, bestea bezain polita eta interesgarria. Irakurtzeko ez du zailtasunik eta liburu gustagarria da, batez ere niri bezala abenturazko liburuak gustatzen bazaizkizu. Hau guztia esanik liburu hau irakurtzera animatzen zaitut.
ErantzunEzabatuUnai Larrea 2B
Niri liburu hau asko gustatu zait misterio eta intriga dezente duelako. Egia esan, lehenengo liburua baino gehiago gustatu zait. Lehenengoak ez zuen hainbeste misterio eta horregatik bigarren liburua gehiago gustatu zait. Niri beharrezkoa edo garrantzitsua iruditzen zait lehenengo liburua irakurtzea, bigarrena irakurri aurretik, bestela galdu egingo zarelako, eta nik liburu hau gomendatuko nieke gazteei, irakurtzeko oso polita delako.
ErantzunEzabatuEneko Murua 2.B