2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

HAINBAT LIBURU, HAINBAT IRITZI

AMAIA LAPITZ ETA DIDOREN ERMANDADE SEKRETUA, Katixa Agirre

 
Mexikoko gertakarien ondoren, Tunisiara joan da Amaia Lapitz, ama eta amonarekin batera oporrak pasatzera. Lasaitasun gutxi izango dute, ordea: batetik, Udaberri Arabiarraren hasierako matxinada egokituko zaie parean; bestetik, Kartago zaharreko hondakinen misterioan nahastuko dira, nahi gabe. Eta Amaia, bere lagun Leila eta Tarekekin batera, abentura berri batean murgilduko da, arrisku eta emozioen artean Tunisiatik Londresera eramango duena.
 

1 iruzkin:

  1. Beste liburua bezain asko gustatu zait, abenturazkoa, polita eta zirraragarria zelako gehien bat, kapitulu baten ostean beste bat irakurtzeko gogoa ematen zidalako. Horregatik, edozeini gomendatuko nioke liburu hau.

    Nerea Ormaetxea 2A (15/16)

    ErantzunEzabatu