2015(e)ko urriaren 6(a), asteartea

OSTADARRA

Ez al diozue euria egin ondoren hodeiertzean sortzen den kolore uztai argirari begiratzen?

Ederra eta miragarria zela ostadarra, esaten du amamak, zeruaren adarra zenean, edo Noeren eta Jainkoaren arteko aliantzaren zigilua zenean, edo Erromako zubia zenean...

Eta airean hiru puntu utzirik bezalako isilunea egin ondoren, jarraitzen du:
 "Baina berdin eder eta miragarria da orain ostadarra, eguzki argi-errainuen euri-tantetako errefrakzioa besterik ez omen den arren..."


                                     Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako, Joseba Sarrionandia.

3 iruzkin:

  1. Ederra da, ostadarra irteterakoan zeruan isladatzen den alaitasuna. Kolorez janzten da eta guztiok gelditzen gara ostadarrari begira, ez baizaigu egunero irteten. Oso polita da euria eta eguzkiaren arteko islada hau, baina denbora gutxiz ikusteko aukera izaten dugu.
    Zuhara Telletxea 2B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  2. Ederra da, naturak horrelako gauza koloretsu bat eman behar digunik ez zaigu iruditzen. Nik egunero ikusi nahiko nuke ostadarra, baina ez du egunero euria egiten, orduan ostadarra ateratzen denean ni begira geratzen naiz, eguna alaitzen didalako. Ostadarra ez da denbora askoan egoten eta naturaren momentu zoragarri hori denbora horretan ikusi beharra daukat.
    Aiora Beloki 2A(2015-16)

    ErantzunEzabatu
  3. Ostadarra oso gutxitan ikusten da osorik eta ikusten dugunean ez dira kolore guztiak azaltzen. Gauza ederra delako oso gutxitan ikusten dugu. Zerua haserre eta pozik dagoenean sortzen da zubi polit hau.
    Unai R. 2A (15-16)

    ErantzunEzabatu