ANIMALIEN INAUTERIA. Felipe Juaristi
Hartz jauna iratzarri da, jaiki, nagiak atera eta jantzi:
praka beltz lisoak, alkandora lodi koadroduna; gainean, jertsea. Mendiko botak
ere bai. Sua egin, ura berotu eta kafea prestatu. Leihotik begiratu eta ihintza
egin zuela konturatu zen. Zamarra hartu zuen badaezpada, betaurreko kutxa gorde
eta irten zen. Gandu artean, azeri jaunaren etxea ageri zen. Bost urte ziren
hartz jaunaren laguna joan zela. Desagertu egin zen. Hilda zegoela esaten
zutenak ere baziren. Goiz hartan, berriz, bere lagunaren etxetik kea zeriola
iruditu zitzaion hartz jaunari. Azeriaren itzulera zen!
Niri izugarri gustatu zait animalien inauteria liburua. Oso liburu bitxia eta ona iruditu zait. Oso arraroa egin zait animaliak gizakiekin hitz egiten azaltzea. Askotan zaila egin zait ulertzeko, eta denboratxo bat egon behar izan dut pentsatzen. Fantasiazko liburua ematen duen arren (animaliek gizakiekin hitz egiten baitute), errealitatezkoa ere bada. Hau da, nola bizi diren animaliak, gero eta eremu gehiago kentzen dizkiegula, eta zenbat animalia hiltzen ditugun ikusten da.
ErantzunEzabatuArrazoi guzti hauengatik, edonori gomendatuko nioke liburu hau.
Igor Yugueros 2A (2016-2017)
Liburua ez zait gehiegi gustatu, ez naiz engantxatu. Baina esan behar da erraz irakurtzeko liburu bat dela, nahiz eta lodia eta pisutxua dirudi.
ErantzunEzabatuYaiza 2C
Niri liburu hau asko gustatu zait. Oso interesgarria iruditu zait. Gehienbat amaierako kapituluak gustatu zaizkit. Nik 12-15 adinen artean dauden eta edozeini gomendatuko nioke.
ErantzunEzabatuNaiara Artano (2A)