2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea


ITZAL SUNTSIGARRIEN GAUA.
 Agustin Fernadez Paz.


Sarak, hamasei urteko neska batek, udako opor batzuetan zehar benetako altxor bat aurkitu zuen amonaren etxean. Han egokitu zitzaion logelan, mamu-presentzia bat nabaritzearekin batera, osaba ezezagun baten biblioteka eta zenbait dokumentu aurkitu zituen eta, haien bitartez, Espainiako Gerra Zibilean eta gerraondoko urte latzetan gertatutako amodio eta desamodio istorio ahaztezin batekin topo egin zuen. Gertakizun haiek ezagutu eta gero, Sarak beste era batera egingo zion aurre bizitzari.


Itzal suntsigarrien gaua gerrak, erbesteak eta distantziak hautsitako hainbeste ametsen memoriari buruzko gazte eleberri hunkigarria da.

2 iruzkin:

  1. Itzal suntsigarrien gaua liburua orokorrean polita da, baina badaude zati batzuk aspergarriak direnak. Aspertu egin nauen zatia, Sara eskutitzak irakurtzen hasten denekoa da. Nik liburu hau 12-14 urteko gazteei gomendatuko nieke, azkar irakurtzen da eta.

    Kattalin Leo

    ErantzunEzabatu
  2. Liburu hau nahiko interesgarria dela esango nuke; izan ere, bereziki, Galiziako gerra garaiko nondik norakoen berri ematen du.
    Honekin lotuz, istorioan zehar protagonistari gertatzen zaizkion gertakariek, nolabait esan, misterio kutsua ematen diotela liburuari esango nuke.
    Hau guztia kontuan izanik, liburu hau nerabeei gomendatuko nieke, gerra garaian espetxeratutakoen joan-etorriak eta hauen egunerokotasunaren berri ematen baitu.
    Izaro Urreta 2C

    ErantzunEzabatu