NAHIAGI NUKE MUTILA BANINTZ. David Duran.
Sexuaz jakin nahi zenuen eta galdetzeak lotsa ematen zizun
ia guztia. Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino
gehiagotan desiatu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria
agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko
dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko,
gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala
mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Júliak primeran pasatuko du, eta gauza
pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen inguruan.
Niri gustatu zait 'Nahiago nuke mutila banintz' liburua. Fantasia hutsa da bertako maitagarriaren kontu hori, baina maitagarriari esker, egoera bi ikuspuntutatik ikusten da eta gustatu zait bi egoerak konparatze hori, Istorio entretenigarria da. Gomendatuko nuke irakurtzea, animatu! Zuhara 2-B (15-16)
ErantzunEzabatuNiri gustatu zait 'Nahiago nuke mutila banintz' liburua. Fantasia hutsa da bertako maitagarriaren kontu hori, baina maitagarriari esker, egoera bi ikuspuntutatik ikusten da eta gustatu zait bi egoerak konparatze hori, Istorio entretenigarria da. Gomendatuko nuke irakurtzea, animatu! Zuhara 2-B (15-16)
ErantzunEzabatuLiburu hau nahiko interesgarria dela esango nuke, nerabezaroan gertatu ohi diren zenbait gertakariren berri ematen baitu.
ErantzunEzabatuGainera, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren nondik norakoak ukitzen direla maiz esan daiteke; izan ere, esaterako, istorioaren amaieran, protagonistak zalantza ugari izaten ditu mutil bihurtzerakoan edo neska gisa geratzerakoan, ez baitu aurkitzen ezberdintasun nabarmenik bi hauen artean.
Hau guztia kontuan izanik, liburu hau gomendagarria izango litzatekeela, bereziki, neska-mutil gazteentzat esango nuke, liburuan aipatzen diren nerabezaroko hainbat egoeratan euren burua islatuta ikus baitezakete.
Izaro Urreta 2C
Liburu hau gustatu zait, nerabezaroan gerta litezken gauzetaz hitz egiten du, eta, hori, interesgarria dela iruditu zait, beste alde batetik, liburua oso arraroa zen, bizi errealean gerta daitezken gauzetaz hitz egitea normalagoa ikusiko nuke nik, baina batzuetan horrelako gauza arraroak irakurtzea polita dela kontaratu naiz liburu honetan.
ErantzunEzabatuGomendatuko nuke, baina 12 urtetik aurrerako pertsonentzat.
Aisha Etxeberria Zubeldia
2A
Liburu hau oso interesgarria da, gauzak ongi azaltzen dituelako eta oso erraza delao ulertzeko. Liburu hau 13-14 urteko gazteei aholkatuko nieke, adin egokiena dela iruditzen zaidalako.
ErantzunEzabatuWarda Mechiouat 2A
Liburu hau asko gustatu zait, oso interesgarria delako eta gure adinean gertatzen diren gauzak gertatzen zaizkiolako protagonistari, horrela identifikatuta sentitu gaitezke. Liburu honen bidez gauza asko ikasi daitezkeela iruditzen zait. Liburu hau gazteei gomendatuko nieke.
ErantzunEzabatuNaiara Artano (2-A)
Niri liburu hau asko gustatu zait. Fantasiazkoa, barregarria... Delako. Nik liburu hau 13-14-15 urtekoei emango nieke irakurtzeko, azaltzen diren gauzekin identifikatuta sentitu zaitezkelako.
ErantzunEzabatuOlaia 2B
"Nahiago nuke mutila banintz" oso liburu interesgarria dela esango nuke, gure adinen gertatzen zaizkugun gauzak, liburuko protagonistari ere gertatzen zaizkiolako. Nahiz eta liburuak orrialde asko eduki, oso azkar irakurri daitele. Nerabezaroan dagoen edozeini gomendatuko nioke.
ErantzunEzabatuYon Mikel 2-A