2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

IZAR MALKOAK. Fernando Morillo


Beñatek hamasei urte ditu eta informatika eta neskak maite ditu beste edozeren gainetik. Infomatikan hacker-a izatea du helburu bere lagun Ibonekin batera. Nesketan hasi berria da. Izan du lehendabiziko harreman txiki bat Jaionerekin, baina Maider ezagutzen duenean konturatuko da, zer den lehendabiziko aldiz maitemintzea.
Diskoteka batean ezagutuko du Maider, katu-begi berdeak dituen neska. Harritu egingo da Beñat hain neska erakargarria berarekin geratzen denean. Berriro ikusteko itxaropena galtzen hasita dagoenean, azaldu egingo zaio etxean ustekabean. Eta horrek ere asko harrituko du Beñat. Maiderren portaerak, Maiderren jarrerak, Maiderren ateraldiek, Maiderren ia denak harritzen du Beñat. Maider zenbat eta gehiago ezagutu, harritzeko arrazoi gehiago izango ditu, ordea.

Eta ez denak oso atseginak.

8 iruzkin:

  1. Niri Izar Malkoak liburua asko gustatu zait maitasunezko liburuak asko gustatzen zaizkidalako eta liburu hau oso erraz irakurri daitekelako. Nik liburu hau nire adineko edozeini gomendatuko nioke. Gustatuko litzaiekela usten dut.
    ALAITZ ZABALA. 2C.

    ErantzunEzabatu
  2. Liburu hau oso polita eta interesgarria iruditu zait. Gure adinekoentzako edo zaharragoentzako dela esango nuke bikote kontuetan orduan hasten gara eta. Beñaten azalean jarriz, ez litzaidake batere gustatuko hori egitea. Oso momentu gogorra egingo litzaidake. Liburu honetan ikusten da zein dagoen benetan zurekin (Jaione) eta zein ez (Maider). Ibonek egindakoa ere ez zait oso ondo iruditu, lagunen sekretuak ez baitira kontatzen. Liburu hau lehen esan dudan bezala, gazteei gomendatuko nieke.
    Nerea 2.A

    ErantzunEzabatu
  3. Niri liburu hau asko gustatu zait, maitasunari buruzko historiak atsegin ditudalako. Oso erraza da irakurtzeko eta aldi berean entretenigarria da. Gure adinean irakurtzeko egokia iruditzen zait. Beraz, gure adin berekoentzat gomendatzen dut.

    Olatz Lekuona Galarraga 2.A

    ErantzunEzabatu
  4. Niri Izar malkoak liburua izugarri gustatu zait. Alde batetik irakurtzeko erraza delako eta bestetik, bertan gertatutako maitasun istorioak asko gustatu zaizkidalako. Honekin esan nahi izan dudana da liburu hau oso egokia iruditu zaidala gure adinekoentzat eta baita zaharragoentzat ere. Honenbestez, edonori gomendatuko nioke Izar malkoak liburua irakur dezan

    NAROA GOÑI

    ErantzunEzabatu
  5. Neri liburu hau asko gustatu zait, nik gu baino urtebete gazteagoei gomendatuko nieke, parte intersgarriak dituelako eta ulergarria delako, gehien gustatu zaidan zatia, bukaerakoa izan da lehenengokoa aspergarriagoa iruditu zaidalako.


    Harkaitz Amundarain 2A

    ErantzunEzabatu
  6. Niri liburu hau asko gustatu zait, maitasunari buruzko historiak atsegin ditudalako. Oso erraza da irakurtzeko eta aldi berean entretenigarria. Gure adinean irakurtzeko egokia iruditzen zait. Beraz gure adin berekoentzat gomendatzen dut.

    Olatz Lekuona Galarraga 2.A

    ErantzunEzabatu
  7. Niri liburu hau asko gustatu zait, hasiera aspergarria iruditu zait baina bukaera polita da nahiz eta espero nuena ez izan, liburua oso erraz irakurtzen da eta gure edadekoei gomendatzen diet liburu hau irakurtzeko

    Ane Goñi 2.B

    ErantzunEzabatu
  8. Niri "Izar malkoak" liburua oso polita eta interesgarria iruditu zait. Nire adinakoei gomendatuko nioke liburu hau irakurtzea, zeren bikote kontuak daude. Ere, bizitzarako lekzio bat ematen dizu, zure bizitzako momentu onetan nahiz txarretan zeintzuk egongo diren zurekin eta zeintzuk ez.
    Nahia Fernández Fernández 2.A

    ErantzunEzabatu