2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

BI LETTER JASO NITUEN OSO DENBORA GUTXIAN. Bernardo Atxaga.


Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian, hamar eguneko tartearekin edo. Biak zuzen-zuzen etorri ziren nik Boiseko city amerikano honetan daukadan etxeraino, eta nire iloba Jimmyk jarri zizkidan eskura. Azkenengoarekin ailegatu zenean ni mimosaren adarrak txukuntzen nengoen, umore onean, alegia, zerengatik umore txarrean nagoenean ez baitut gardena zaintzen hasteko gogorik izaten, eta dolar bat eman nion sari bezala. Halere Jimmyk kezkatuta bezala begiratu zidan, sudurra zimurtzeko berak daukan keinu very nice horrekin.

23 iruzkin:

  1. Niri istorioa polita iruditu zait, zeren, Martinen, eta Iharra eta Beltzaren historia arrigarria eta interesgarria baita. Gainera, nahiko motza da eta irakurritakoan oso ulergarria. Nik aholkatuko nuke, eta are gehiago aholkatuko nioke apustuak gustatzen zaizkion bati, zeren, asko gustatuko zaiola iruditzen zait.
    Josune A. 2B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  2. Hasteko, niri liburu hau polita iruditu zait. Lehenengo aldiz irakurri nuenean ez nuen oso ondo ulertu, berriz, bigarren aldiz irakurri nuenean hobeto ulertu nuen.
    Nik liburu hau irakurtzea gustatzen zaien pertsonei gomendatuko nieke, hasteko adi ulertu behar delako, bi denbora desberdinetan kontatzen delako istorioa.
    Niri liburuko azken atala gustatu zait gehien (amaiera), berriz, erdialdekoa (korapiloa) pixka bat aspergarria iruditu zait.
    Niretzat Old Martin oso gizon espezial eta pentsakorra da, baita diruzalea ere.
    Niri lehen esan dudan bezala, liburua polita da, eta, nire ustez oso ondo dago idatzia, batzuetan ez da oso ondo ulertzen bi denbora desberdinetan dagoelako idatzia.
    Nahia Arruabarrena 2.A (2016-2017)

    ErantzunEzabatu
  3. Niri egia esan ez zait gustatu liburu hau, ez zaidalako gustatu kontatzen duen kontakizuna, oso aspergarria iruditu zaidalako. Halaber, nahiz eta niri ez gustatu, liburu ona iruditzen zait. Hiztegi aberatsa erabiltzen du eta horrek irakurleon hiztegia aberasten du. Gainera, ez da euskara soilik garatzen; ingelesezko hitz asko azaltzen dira.
    Esan beharra dago askotan irakurtzeko zaila egiten den arren, gure adineko irakurleontzat egokia dela, esfortzu bat eskatzen baitu eta urrats bat aurrera egiten baita hau irakurtzean. Hainbat konparaketa egiten ditu; ez dut gauza txar edo on bezala hartzen konparaketa kontua, baina aipagarria iruditzen zait.+
    Igor Yugueros 2.A (2016-2017)

    ErantzunEzabatu
  4. Egia esan liburu hau espero nuena baino gehiago gustatu zait. Euskaldun bati buruz dijoa dirua lortzeko Estatu Batuetara joaten den Old Martini buruzkoa. Egia esanda lehen holako gauzak gertatzen ziren. Asko gustatu zait duen esplikatzeko modua. Julen Diaz 2C

    ErantzunEzabatu
  5. Nire ustez liburu polita da. Ez du zailtasunik ulertzeko eta segituan irakurri daitekeen liburu horietakobat da. Istorioa gustatu zait eta tartean inglesezko hitzak izateak ematen dio bere puntua. Nik liburu hau edozeini aholkatuko nioke. Aritz Maiza 2C

    ErantzunEzabatu
  6. Niri liburu hau gustatu zait apustuei buruz hitz egiten duelako.Nire lagunei aholkatuko nieke oso interegarria eta polita delako.Jon Ander Arandia 2.C

    ErantzunEzabatu
  7. Niri liburua ez zait asko gustatu. Hasiera bat ere ez, amaiera zerbait gehiago. Hala ere inglesezko hitzak erabiltzea ez zait egokia iruditu. Istorioa berez ez da itxusia baina gauza batzuk ez zaizkit gehiegi gustatu, adibidez, gaztarotik orainera hain errez aldatzea.
    Uxue 2C

    ErantzunEzabatu
  8. Niri liburu hau gustatu zait, baina badu bere zailtasuna ere. Liburuan lehenaldia, orainaldia eta Martinen pentsakera nahasten ditu, orduan hori ondo ulertzen jakin behar duzu. Istorioa asko gustatu zait. Nik liburu hau gure adinko gazteei gomendatuko nieke, apustu kontuak eta gustatzen zaikielako.
    Nerea 2C

    ErantzunEzabatu
  9. Nire ustez liburu zaila da, nahiz eta polita ere izan. Ameriketako eta bere lagunen istoria batera kontatzen dituelako. Amaiera aldatu egingo nuke. Nik amaieran, Beltza aitonarekin haserretzen dela eta aitonak egia guztia esaten diola jarriko nuke eta bi lagunak adiskidetzen amaituko nuke liburua.
    Amane Aizpuru 2.C (2016-2017)

    ErantzunEzabatu
  10. Liburua ez zait iruditu gaizki dagoenik. Polita da eta oso ongi dago idatzita. Denborarekin jolasten du eta oso ongi dago eginda hori. Liburu oso ona da, baina ez zaizkit estilo horretako liburuak gustatzen, eta horregatik ez zait gustuko egin, nahiz eta istorio ederra kontatu eta oso ongi idatzia. Nahiago ditut, adibidez, beldurrezkoak edota zientzia fikziozkoak.
    Emel 2A

    ErantzunEzabatu
  11. Liburu hau nahiko interesgarria eta atsegina dela esango nuke, bereziki, antzinako Euskal Herriko biztanleen bizimoduaren nondik norakoak ezagutzeko aukera eskaintzen duela iruditzen baitzait.
    Honekin lotuz, istorioa agure baten ikuspegitik kontatua egoteak, liburuan zehar kontatzen diren pasarteei, nolabait esan, jakinduria kutsua eta, aldi berean,sentimentaltasuna ematen diela esango nuke.
    Esandako guztia kontuan hartuz, liburu hau, batez ere, nerabeei gomendatuko nieke, garai bateko euskaldunen joan-etorriak eta, oro har, hauen egunerokotasunaren berri izateko istorio hau baliagarria delakoan bainago.
    Izaro Urreta 2C

    ErantzunEzabatu
  12. Liburu hau polita iruditu zait. Erakutsi dit lagunak, jokoa eta dirua baina garrantzitsuagoak direla eta ez dela txorakerietan ibili behar bestela gaizki amaitzen duzulako.

    Nik jendeari gomendatzen diot liburu hau irakurtzea zailtasun batzuk izan arren.

    Lorea Lampre.

    ErantzunEzabatu
  13. Niri liburu hau gustatu zait. Asko erakusten du liburu honek, zailtasunak ere baditu, nik liburu hau irakurtzea gomendatzen dut.
    Irati 2B

    ErantzunEzabatu
  14. Niri liburu hau gustatu zait. Gehien bat, inglesezko hitzak erabiltzen dituelako, eta hitz horiek liburua bitxiagoa eta interesgarriagoa egiten dutelako,eta baita ere laburra delako eta irudi batzuk dituelako. Nahiz eta bere alde txarra ere baduen, liburuko edozein kapitulutan Old Martinen anekdotak kontatzen ditu, eta horregatik zailtasun gehiago eduki ditut liburua ulertzerakoan.
    Ainhoa Olaberria (2A)

    ErantzunEzabatu
  15. Niri liburu hau ez zait asko gustatu. Inglesezko hitzak erabiltzen dituelako, eta liburuko edozein kapitulutan, bere pasarteak kontatzen dituelako, eta horrek aspergarriagoanegin du liburua nire ustez.
    Naiara Artano (2-A)

    ErantzunEzabatu
  16. Niri liburu hau gustatu zait. Inglesezko hiztegia agertzen delako, eta horrek ematen diolako liburuari grazia, eta baita ere oso liburu laburra delako. Baina, asierako ata erdiko kapituluak oso aspergarriak egin zaizkit, bere bizitzako gauzak kontatzen dituelako. Nik liburu hau edozeini gomendatuko nioke, polita delako, nahiz eta bere alde txarra ere baduen.
    Warda Mechiouat (2-A)

    ErantzunEzabatu
  17. Liburua asko gustatu zait istorio asko dituelako eta polita delako, etabeste alde batetik ez zait gustatu bukaera.

    Alvaro Mañoso

    ErantzunEzabatu
  18. Niri liburu hau asko gustatu zait.Batez ere ni Old Martinekin bezalakoa naizelako,nahiago dut jaleoetan ez sartu.Baita ere liburuak kontatzen dituen gauza batzuk errealitatean ere gertatzen dira,adibidez:kanpokoekin arazoak eduki...Nik liburua irakurtzea gomendatuko nizueke.
    Nagore 2A

    ErantzunEzabatu
  19. Liburu hau asko gustatzen zait niri, bate ere aitonak kontatzen duen istorioa gustatu zait, Beltza eta Iharrarena. Irakurtzea gomendatuko nuke batez ere bi lagunen arteko laguntasuna nola bukatu daitekeen erakusten duelako.
    Oihane Sarasola 2A

    ErantzunEzabatu
  20. Niri "Bi letter jaso nituen denbora gutxian" liburua asko gustatu zait. Zeren istorioa oso polita eta interesantea da. Gainera, nola hitz batzuk ingelesaz dauden ba hitz horiek ikasten dituzu eta ingelesa pixka gehiago ikas dezakezu.
    Nahia Fernández Fernández 2A

    ErantzunEzabatu
  21. Nire ustez liburua hau oso polita izan da,asko gustatu zait,oso azkar irakurtzen da,batzuetan inglesezko hitzak azaltzen dira eta inglesa ez dakienari ondo etor liezaiokeela ikasteko.Oso orri gutxi dauzka 100 orri.Liburu hau 12 urtetik gorakoek ahal dute irakurri.
    Letizia 2A

    ErantzunEzabatu
  22. Niri liburu hau gustatu zait, alde batetik bi hizkuntza ateratzen direlako, Ingelesa eta Euskara, beste aldetik, baita ere, ipuina interresgarria eta emozionantea iruditu zait. Iragana eta oraina nahasten ziren, baina patxadaz eta gogoz irakurri ezkero ulertzeko modukoa zen.
    Nik gomendatuko nuke, baina Ingelesa ulertzen dutenei bakarrik.
    Aisha Etxeberria Zubeldia
    2A

    ErantzunEzabatu
  23. Niri liburu hau asko gustatu zait.Orain dela urte batzuetako bizimodua kontatzen duelako nola zen,beti baba jaten zutela eta pertsona batzuk bizian aurrera jarraitzeko nola kanpora joan behar zuten eta dirua nola lortzen zuten.Baitaere gustatzen zait Inglesez hitz batzuk daudelako.Nil liburu hau 11-14 urteko neska-mutilei gomendatzen diet.
    Uxue(2.A)

    ErantzunEzabatu