2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea



ANIMALIEN INAUTERIA. Felipe Juaristi

Hartz jauna iratzarri da, jaiki, nagiak atera eta jantzi: praka beltz lisoak, alkandora lodi koadroduna; gainean, jertsea. Mendiko botak ere bai. Sua egin, ura berotu eta kafea prestatu. Leihotik begiratu eta ihintza egin zuela konturatu zen. Zamarra hartu zuen badaezpada, betaurreko kutxa gorde eta irten zen. Gandu artean, azeri jaunaren etxea ageri zen. Bost urte ziren hartz jaunaren laguna joan zela. Desagertu egin zen. Hilda zegoela esaten zutenak ere baziren. Goiz hartan, berriz, bere lagunaren etxetik kea zeriola iruditu zitzaion hartz jaunari. Azeriaren itzulera zen!

2 iruzkin:

  1. Niri izugarri gustatu zait animalien inauteria liburua. Oso liburu bitxia eta ona iruditu zait. Oso arraroa egin zait animaliak gizakiekin hitz egiten azaltzea. Askotan zaila egin zait ulertzeko, eta denboratxo bat egon behar izan dut pentsatzen. Fantasiazko liburua ematen duen arren (animaliek gizakiekin hitz egiten baitute), errealitatezkoa ere bada. Hau da, nola bizi diren animaliak, gero eta eremu gehiago kentzen dizkiegula, eta zenbat animalia hiltzen ditugun ikusten da.

    Arrazoi guzti hauengatik, edonori gomendatuko nioke liburu hau.

    Igor Yugueros 2A (2016-2017)

    ErantzunEzabatu
  2. Liburua ez zait gehiegi gustatu, ez naiz engantxatu. Baina esan behar da erraz irakurtzeko liburu bat dela, nahiz eta lodia eta pisutxua dirudi.
    Yaiza 2C

    ErantzunEzabatu