2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

NAHIAGI NUKE MUTILA BANINTZ. David Duran.



Sexuaz jakin nahi zenuen eta galdetzeak lotsa ematen zizun ia guztia. Júlia kokoteraino dago hilekoaren tripako minekin, eta behin baino gehiagotan desiatu izan du mutil bihurtzea. Egun batez, Hilekoaren Maitagarria agertuko zaio bere desioa errealitate bihurtzeko. Maitagarriak Bis Zikloa eskainiko dio: hurrengo hilekora arte ezohiko boterea izango du neska edo mutila izateko, gogoak emandakoaren arabera. Gero erabaki egin beharko du neska jarraitu ala mutil bihurtu nahi duen. Tarte horretan Júliak primeran pasatuko du, eta gauza pila bat ikasiko du sexualitatearen eta pertsonen arteko harremanen inguruan.

3 iruzkin:

  1. Niri gustatu zait 'Nahiago nuke mutila banintz' liburua. Fantasia hutsa da bertako maitagarriaren kontu hori, baina maitagarriari esker, egoera bi ikuspuntutatik ikusten da eta gustatu zait bi egoerak konparatze hori, Istorio entretenigarria da. Gomendatuko nuke irakurtzea, animatu! Zuhara 2-B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  2. Niri gustatu zait 'Nahiago nuke mutila banintz' liburua. Fantasia hutsa da bertako maitagarriaren kontu hori, baina maitagarriari esker, egoera bi ikuspuntutatik ikusten da eta gustatu zait bi egoerak konparatze hori, Istorio entretenigarria da. Gomendatuko nuke irakurtzea, animatu! Zuhara 2-B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  3. Liburu hau nahiko interesgarria dela esango nuke, nerabezaroan gertatu ohi diren zenbait gertakariren berri ematen baitu.
    Gainera, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren nondik norakoak ukitzen direla maiz esan daiteke; izan ere, esaterako, istorioaren amaieran, protagonistak zalantza ugari izaten ditu mutil bihurtzerakoan edo neska gisa geratzerakoan, ez baitu aurkitzen ezberdintasun nabarmenik bi hauen artean.
    Hau guztia kontuan izanik, liburu hau gomendagarria izango litzatekeela, bereziki, neska-mutil gazteentzat esango nuke, liburuan aipatzen diren nerabezaroko hainbat egoeratan euren burua islatuta ikus baitezakete.
    Izaro Urreta 2C

    ErantzunEzabatu