2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea

ZAURI EZKUTUAK. Fernando Morillo.

Iria gazteak asko daki lagunen eskola-jazarpenaz. Ona da sentimenduak irakurtzen, baina bere zoritxarrerako, samina eta krudelkeria baino ez du ikusten azkenaldian institutuan. Horregatik saiatzen da oharkabean pasatzen, bereziki Nora eta Martxel anai-arreben aurrean, ikastetxeko benetako jaun eta jabeak, eta ikasle bakoitzari mingarrien nola jo jakiten maisuak. Unax izeneko ikasle berria iristean dena areagotuko da. Mutil markatua da Unax, zentzu bitan: orban ikusgarri batek zeharkatzen dio aurpegia, eta argi dago bere baitan beste dramaren bat ere ezkutatzen duela. Nora eta Martxel inoiz baino bortitzago arituko dira iritsi berriaren aurka, beraien tronua garbi uzteko asmoz. Bitartean, bi irakasleren arteko liskar latz batek are gehiago ozpintzen du giroa. Apurka, inork espero ez duen moduan lehertuko da guztia, gauza asko ez dira izango ziruditena, eta Iriak itzal baten modura ibiltzeari utzi beharko dio, zurrunbilo lazgarrian parte zuzena hartzeko eta korapiloa askatzen laguntzeko.

4 iruzkin:

  1. Niri liburua ez zait asko gustatu, aspergarria zen.
    Alde batetik, luzea zen eta bestetik, ez zuen akzio handirik.
    Zozo samarra iruditu zait.
    Laburbilduz, liburua ez zait gustatu eta ez nioke inori gomendatuko.

    Markel Irastorza 2.A

    ErantzunEzabatu
  2. Niri liburu hau gustatu zait. Interesgarria iruditu zaidalako. 12 urtetik gorako gazteei gomendatuko nieke irakurtzeko. Ez delako oso luzea eta polita delako. Niri gehien gustatu zaidan zatia bukaera izan da.
    Erika G. 2.A

    ErantzunEzabatu
  3. Niri liburu hau oso interesgarria iruditu zait, zeren bullying-ari buruz doa eta gaur egungo gai garrantzitsu bat da. Nik uste dut liburu hau nire adineko jende askori gustatuko litzaiokeela. Nere ustez horrelako istorioak ikastetxe askotan gerta daitezke eta gazteok hausnartzeko egokia izan daiteke. ALAITZ Z. 2C

    ErantzunEzabatu
  4. Zauri ezkutuak liburu oso polita iruditu zait. Liburuak asko laguntzen du, eskolako tratu txarretaz gehiago ikasteko. Denak berdinak garela eta ez dugula inoren menpe egon beharrik erakusten du liburuak. Istorio aldetik ere ondo dago. Liburua edozeini gomendatuko nuke, denok gaia hortaz sakondu behar genukeelako. Amane A. 2-C

    ErantzunEzabatu