2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea


ARGAZKI ALBUMA. Antton Kazabon.




Ander trantze zail bat igarotzen ari da Aintzane ezagutu duenean, bera baino hamar urte zaharragoa den erizaina. Harreman berri horri esker berreskuratuko ditu bizipoza eta alaitasuna. Egun batean Anderrek bere argazki albuma elkarrekin ikustea proposatuko dio Aintzaneri. Argazkiak ikusiz, besteak beste, aurrez bikote zuen Maddirekin izandako zenbait bizipen ilunen berri eman beharko dio Anderrek.

7 iruzkin:

  1. Oso liburu polita eta ezberdina iruditu zait. Izan ere, liburuetan ohikoena neska eta mutil baten arteko maitasun istorioa ezagutzean datza. Gertakizun ikaragarri politak kontatzen ditu, Ekainek hainbat oztopo gainditu behar izaten dituelako. Beraz, edonori aholkatuko nioke liburu hau, irakur dezan.
    ANE 2B

    ErantzunEzabatu
  2. Gustatu zait liburu hau. Bere bizitzako pasarteak argazkiak ikusiz errepasatzen ditu, momentuak berbizitzen ditu eta gauza polita iruditzen zait hori. Liburu polita da, gomendatzen dut. Zuhara 2-B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  3. Bertan kontatzen dena penagarria izan arren, umore puntu bat edukitzea lortzen du liburuak, egoera zailenetan ere, gauzei alde ona aurkituz. Era berean, kontakizun gogorra da, baina edonori gustatu dakiokena. Beraz, irakur dezazuen animatzen zaituztet!
    ANE 2B

    ErantzunEzabatu
  4. Niri nobela hau asko gustatu zait. Maitasunezko oso istorio atsegina kontatzen du. Beraien gora-behera bitxiak agertzen dira, eta interesgarriak dira. Pertsonaiak oso errealistak dira, horrek identifikatzeko aukera ematen digu. Eta oso errez eta gustura irakurtzeko liburu bat da. Beraz animatu irakurtzera, gustatuko zaizue eta!
    Amaiur Zabala (15-16 2B)

    ErantzunEzabatu
  5. Neri “Argazki albuma” asko gustatu zait. Maitasun istorioak gustatzen zaikit eta horregatik erabaki nuen irakurtzea, nik gure adinekoei gomendatuko nieke gure adinean ia pertsonengantik sentimenduak sentitzen hasten garelako.

    Paula (2.C)

    ErantzunEzabatu
  6. Nire ustetan liburu hau egokia da guretzat. Nahiz eta bertan gertatzen dena ez den umoretsua, errealitateko egoera bat da eta idazleak orrelako momentu bati umorea aurkitzen lan handia egin du. Nik oso erraz irakurri dut eta asko gustatu zait, beraz gure adineko edo pixka bat gazteagoei gomendatuko nieke. Uxue 2.C

    ErantzunEzabatu
  7. Niri "Argazki albuma" liburua asko gustatu zait, argazkiak ikusiz berriro gogoratzen baititu pasatako gauzak. Horretaz aparte oso errex irakurri dut liburu hau eta gainera ez ditu orri asko. Eider 2C

    ErantzunEzabatu