2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea




URTEBETE ITSASARGIAN. Miren Agur Meabe





Urtebete iraungo du gerrak Euskal Herrian, faxisten matxinadatik Santoñako errendiziora, eta bitarte horretako gertaera nagusiak ezagutuko ditugu Jonen ikuspegitik, batzuk bere begiz ikusiak eta beste batzuk han-hemen irakurriak edo entzunak. Horrela guk ere ezagutu ahalko ditugu lubakiak eta gudaldiak, ebakuazioak nahiz fusilamenduak, Gernikako bonbardaketa zein Bilboren jaustea... Leku berezia eman dio egileak euskal kulturari, erdi disimuluan bezala agertzen baitira orduko euskalgintzako hainbat izen: Lauaxeta, Erkiaga, Zubikarai, Aitzol...

Bestalde, Jon gurea hazten ari da, eta historiaren lekuko izateaz gain bere bizitzaren protagonista da, hainbat aldaketa izango dituena: lehen maitasuna gozatu eta sufrituko du, gizakiak duen onena eta txarrena deskubritu...

5 iruzkin:

  1. Niri asko gustatu zait liburu hau.
    Izan ere gure lurraldeak pairatutako egoera gogor bat kontatzeak, oso interesgarria egiten du. Liburuan zehar aipatzen diren pasarte batzuek oilo ipurdiak aterarazten dizkizute; ain dira kitzikagarriak.
    Nik liburu hau 14 urtetik gorakoei gomendatzen diet, oso polita delako eta irakurri eta ulertzeko zailtasun pixkabat duelako.


    Iker Murua 2.A

    ErantzunEzabatu
  2. Niri asko gustatu zait, gugatik oso hurbilgo gerra bati buruz delakoeta gauza asko ikasi ditudalako.
    Ulertzea ez da oso erraza baina heldu baten laguntzarekin ongi ulertzen da, gazteoi zaila egiten zaigulako horrelako momentu batean kokatzea.
    Nik 14urtetik gorako gazteei gomendatzen diet.

    Andoni Iturrioz

    ErantzunEzabatu
  3. Niri liburu hau gustatu zait. Nahiz eta zaila izan hiztegiarengatik, beste aldetik zer gertatu zen gerra garaiean kontatzen digu eta historia pixka bat ere erakusten digu.


    Ander Murua 2.A

    ErantzunEzabatu
  4. Liburu hau oso interesgarria iruditu zait. Errealitatean pasatako gauzak kontatzen dituelako, baina historia moduan izan beharrean pertsonaiak sartuta egiten du. Oso erraz irakurtzen da. Hasiera pixka bat aspergarria da bigarren zatia arte. Bigarren zatia oso polita da nahiz eta tristea ere izan. Liburu hau gomendatuko nuke historia ikasten delako, baina aspertu gabe.

    Uxue Benavente 2.A

    ErantzunEzabatu
  5. Liburu polita eta interesgarria iruditu zait.Gerrari buruzko beste ikuspegi bat dut orain askoz ere gogorragoa,nahiz eta kapitulu batzuk zailak iruditu hiztegiaren gaitik beste guztia errez irakurtzen da. Hainbat emozio sorrarazi dizkit,alde batetik, tristura eta bestetik, zirrara.

    Nik gehienbat 14 urtetik gorakoei gomendatzen diet.

    Garazi Agirrezabal 2.A

    ErantzunEzabatu