2016(e)ko maiatzaren 24(a), asteartea


SUGEAK TXORIARI BEGIRATZEN DIONEAN. Bernado Atxaga.


Sugeak txoriari begiratzen dionean, txoria itsutu egiten da, eta ordurarte begien bistan eduki duen munduaren zati laburra -zuhaitz batzuk, bizpahiru teilatu, bidea, zeruaren urdina- ezkutatu egiten zaio bat-batean. Barraketako magoen paineluekin gertatzen den bezala, une batez hantxe dauka guztia: koloreak, mugimendua, argia. Hurrengoan, berriz, guztia joan egin da, ezin liteke hutsune beltz bat baizik sumatu.

8 iruzkin:

  1. “Sugeak txoriari begiratzen dionean” liburua gustatu zait. Laburra da istorioa, baina pentsarazi egiten du. Istorioa bitxia ere bada, eta gauzak ez ditu ondo argitzen, buruari eragin behar zaio irakurtzen ari zaren bitartean eta bukatzen duzunean gauzei bueltak ematen jarraitzen duzu, ez dakizulako esandakoa era batera edo bestera ulertu behar duzun, horregatik liburu hau gustatu zait, eta istorio laburrak baina zer esan handiko liburu bat irakurri nahi duenari liburu hau gomendatuko nioke.
    Araitz Uria Lizarra

    ErantzunEzabatu
  2. `Sugeak txoriari begiratzen dionean´ liburua ez zait asko gustatu, istorio bitxia da eta une batzuetan ulertzeko zail samarra. Irakurzale bati gomendatuko nioke irakurtzea, beharbada gustatuko zaiolako, eta errez irakurriko duelako. Niri behintzat zalantza asko sortu baitzaizkit irakurtzerakoan. Zuhara 2-B (15-16)

    ErantzunEzabatu
  3. Liburua motza da bere baitan, baina gauza asko eta oso interesgarriak kontatzen ditu bertan. Istorioa ere polita da, nahiz eta atal batzuetan zail samarra izan ongi ulertzea; este baterako, ez da erraza bukaeran aitonarekin zer gertatzen den konprenditzea. Hala ere, edonori aholkatuko nioke liburu hau, irakur dezan.
    ANE 2B

    ErantzunEzabatu
  4. Niri ez zait gustatu liburu hau, ez zait iruditzen interesgarria denik, bizi pixka bat falta zaio.
    Nik ez nuke irakurtzea aholkatuko, oso aspergarria iruditu zait eta.
    Gustatuko litzaidake istorio hau pixkat luzatzea eta nire dudak argitzea.

    Tarba (2B) 16-17

    ErantzunEzabatu
  5. Niri liburu hau oso polita iruditu zait, oso gai konplikatuez hitz egiten baitu, baina gauzak zuzenean esan gabe. Gainera, liburu osoan zehar aitonaren inguruan misterio puntu bat dabil eta horrek zirraragarriagoa bihurtzen du. Denei aholkatuko nieke, oso polita baita.

    Irati Iturbe

    ErantzunEzabatu
  6. Niri liburu hau gustatu zait. Batez ere laburra delako. Par pixka bat ere egin dut. Nik liburu hau gomendatuko nuke oso azkar irakurtzen delakoeta eta momentu polit eta alai bat pasaraziko dizuelako.

    Iker Zubeldia

    ErantzunEzabatu
  7. "Sugeak txoriari begiratzen dionean" liburua asko gustatu zait, interesgarria da eta gainera, bukatu ondoren, zure irudimenari pare bat buelta eman behar dizkiozu, gauza guztiak ez dituelako esaten. Liburu hau edozeini aholkatuko nioke, baina irakurleak, irakurketa gustoko izan behar du, kontzentratuta eta atentzioz irakurri behar den liburua iruditzen zaidalako. Ioritz Erdocia 2C

    ErantzunEzabatu
  8. Niri "Sugeak Txoriari Begiratzen dioenean" liburua asko gustatu zait bertan aipatzen diren gaiak interesgarriak iruditzen zaizkidalako, adibidez heriotza eta nerabezaroa. Liburua, irakurrtzea gustoko duen edonori gomendatuko nioke, arreta jarrtzea beharezkoa delako liburu hau bereziki ulertzeko, ez baitu dena kontatzen eta pentsatu egin behar delako.
    Peru Azurza 2C

    ErantzunEzabatu